Aurkezpena
Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskola: Goi mailako profesionala izateko abiapuntua.

EUCCB EUCCB

Bilboko Merkataritza Ganberaren unibertsitate eskola ofiziala 1990ean jarri zen martxan eta 1998an atxiki zitzaion Euskal Herriko Unibertsitateari. Bere helburu nagusia gure inguruko enpresei hobeto garatzen laguntzea da eta goi mailako profesionalak prestatzen ditu horretarako.

Beraz, zure moduko gazteak prestatzeko proiektu bat da, zu eta zu bezalako beste batzuek profesional eta zuzendaritza-karguen belaunaldi berri bat osatuko duzuelako; hau da, gure enpresak zuzenduko dituzue etorkizunean, gero eta lehiakorrago eta nazioartekoagoa den merkatu honetan.

Etengabe aberasten eta modernizatzen dugun proiektu bat da. Horregatik, gaur egun eboluzionatu egin dugu eta Goi mailako Hezkuntzako Europako Espaziora egokitu gara (46 herrialdetan ezarrita dagoena) Enpresen Kudeaketa eta Marketineko Gradu berriari esker. Horrela beraz, prestakuntza hobea, abantaila gehiago eta aukeraz beteriko etorkizuna bermatzen dizugu.