Ezaugarriak
Enpresen Kudeaketa eta Marketin Gradua. Prestakuntza bikaina, profesional bikaina izateko


Bilboko Merkataritza Ganberaren Unibertsitate Eskolan, zeu zara ardatz nagusia. Enplegagarritasun indize handia lor dezazun nahi dugu;
berariazko prestakuntza eskainiko dizugu lan merkatuan ahalik eta posizio onenean eta albait azkarren sartzeko. Horregatik, prestakuntza bikain batean oinarritutako irakaskuntza filosofia defendatzen dugu: 

Esperientzia

1990etik, Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskolan goi mailako kualifikaziodun profesionalak prestatzen ditugu, hau da, kudeaketa prozesuak eraginkortasunez zuzentzeko gai direnak. Urtero hazten gara, urtero eboluzionatu eta hobetzen dugu, lan merkatura egokitzen gara eta horri esker gure Eskolak izen ona eta ospea lortu ditu bai enpresa munduan eta baita ere gizartean.

Estiloa

Pertsona baloratzen dugu batik bat, hots, ikasle bakoitza. Horregatik, arreta pertsonalizatuaren aldeko apustua egiten dugu eta talde txikietan oinarritutako prestakuntza eskaintzen dugu, irakasleak aukera izan dezan ikasle bakoitzarekin, alegia zurekin, harreman zuzen eta pertsonala izateko.

Irakasleek tutoretzak egiten dituzte zure jarraipena egiteko, zure zalantzak argituko dituzten edota ikaskuntza hobetuko duten prestakuntzako osagarriak eskainiz... Halaber, gure Zuzendaritza zurekin harremanetan jarriko da aldiro-aldiro, eskolan sartzen zaren unetik hasi eta lan merkatuan integratzen zaren arte.

Kalitatea

Gure kalitatea, etengabe eguneratzen den Ikasketa Plan batean islatuta dago; metodologia parte-hartzaileak erabiltzen ditugu eta irakasle ugariz osaturiko talde bat daukagu, denak ere ezagutza maila handia, ospe akademikoa, komunikaziorako gaitasuna eta enpresako esperientzia kontrastatua dutenak.

Gainera, etengabeko berrikuntzari esker prozesu guztietan ISO 9001 ziurtagiria lortu duten eta EFQM ereduaren araberako kudeaketa sistema ezarri duten Estatu osoko lehen unibertsitateetako bat gara; eta kudeaketa eredu horiei esker zilarrezko "Q" ziurtagiria lortu duten lehenengoetakoak ere bai.

Enpresaren kudeaketa globalerako orientazioa

Antolakundearen ikuspegi globala duten profesionalek bakarrik parte har dezakete enpresako erabakirik garrantzitsuenetan eta eurek bakarrik ulertuko dituzte estrategiak. Hori lortzeko, garrantzi handia ematen diegu ezagutzei, ondoko guztiak egiteko gai izan zaitezen:

• Enpresa nazioarteko testuinguru ekonomikoan kokatu.
• Kudeaketa ekonomiko finantzaria egiteko tresnak erraz erabili.
• Enpresaren eremu funtzionalak eta erabaki esparrurik garrantzitsuenak bereizi: estrategia, antolakuntza, marketin komertziala, finantzak, etab.
• Enpresako alderdi juridiko nagusiak ezagutu: merkataritza arloa, laborala, fiskala, etab.

Horrela, enpresa lehiakorrenen beharrizanei erantzuten dien profil generalista lortuko du ikasleak..

Marketinean bereiztea

Gure bokazioak eta gure ibilbideak Marketineko erreferente izatera eraman gaituzte eta hori Ikasketa Planean islatzen da, non irakasgai horrek (zentzu zabalean) funtsezko protagonismoa baitauka.

Enborreko programan garrantzi handia ematen zaie Marketin Estrategikora eta Kudeaketa Komertzialera orientatutako gaitasunei, baina gainera, hirugarren mailatik aurrera hauta daitezkeen bi espezializazio alternatibei esker alderdirik operatiboenetan sakontzeko aukera ere eskaintzen da, enpresen eskaerarekin bat eginez:

  • Marketina eta Enpresako komunikazioa. Bezeroaren asebetetzea, bere beharrizanei aurrea hartzea, berrikuntza..., Alderdi horiei esker Marketina enpresaren motor bilakatu da, etengabe eboluzionatzen duten hainbat diziplina barne hartuz: marketin operatiboa, harreman publikoak, bezeroarekin komunikatzeko modu berriak, kudeaketa komertziala, merkatu ikerketak, publizitatea eta komunikazioa, etab.
  • Nazioartekotzea eta Logistika
    Nazioarteko testuinguruak hazteko aukerak eskaintzen ditu, baina horretarako, profesionalek prest egon behar dute beste merkatu batzuk esploratzeko eta han lan egiteko; gainera, nazioarteko alderdiak lantzeko tresnak menperatu behar dituzte, esaterako, negoziazioa, garraio multimodala, nazioarteko erakundeei buruzko ezagutza, finantzaketa, kobratzeko eta ordaintzeko bitartekoak, etab.

Nazioarteko bokazioa

Ezagunak gara gure nazioarteko proiekzioagatik, eta horrek aukera emango dizu gero eta globalizatuago dagoen merkatu honen erronkei segurtasunez aurre egiteko. Horretarako, irakasleek nazioarteko erreferentziak erabiltzen dituzte programa akademikoetan. Bestalde, garrantzi handia ematen diogu hizkuntzak jakiteari eta lankidetza akordioak dauzkagu hizkuntzen ezagutza akreditatzen duten nazioarteko erakunde ospetsuenekin, negozioei lotutako ziurtagiri baloratuenak lor ditzazun:

  • Ingelesa: BEC (Business Engllsh Certifícate), Unlverslty of Cambridge ESOL eskolak emana
    Ingelesa da merkatu globalizatuko komunikazio hizkuntza nagusia. Lau urtean ingelesa landuko duzu, arreta berezia eskainiko zaiolarik ingeles komertzialari eta marketineko eta nazioarteko merkataritzako hiztegi teknikoari.
  • Alemana / Frantsesa: Goethe Institut, Chambre de Commerce et d'lndustrie de Paris
    Hizkuntza horiek jakiteak lan merkatuan bereizteko gaitasuna emango dizu. Helburua da, ikasketak amaitzean, gai izan zaitezela bi hizkuntza horietako batekin moldatzeko enpresa ingurunean.

Baloreak eta gaitasunak sustatzea

Prestakuntza integrala eskaintzen dugu, horrek esan nahi du ez garela ezagutzetan bakarrik oinarritzen, orobat sustatzen baititugu baloreak, jarrerak eta gaitasun pertsonal zein profesionalak, horiek lagunduko dizutelako enpresan inplikatzen:

• Erantzukizuna
• Lankidetza
• Diziplina
• Taldeko lana
• Komunikazioa
• Lidergoa
• Sormena

 

 Harremana enpresekin

Harremanetan gaude enpresa munduarekin gaurko zein biharko prestakuntza beharrak identifikatzeko. Halaber, enpresa proiektu berriak bultzatzeko espiritu ekintzailea sustatzen dugu eta lan merkatuan sartzen lagunduko dizugu. Hori guztia egiteko, ondoko hauek eskaintzen dizkizugu:

  • Praktikak. Prestakuntzaren eta enpresako errealitatearen arteko distantzia murrizteko, bi praktika mota eskaintzen dizkizugu:
    • Ikasgelan: Kasu praktikoetan oinarritutako prestakuntza entrenamendu bikaina da erabakiak hartzen ikasteko. Gainera, irakaskuntza eta enpresa jarduerak konbinatzen dituzten irakasleek zuzentzen dute prestakuntza hori.
    • Enpresetan: Lau ikasturteak gainditu ondoren, prest egongo zara lan munduan sartzeko. Ikasketa Planean sartzen da (ikaskuntzaren derrigorrezko atala baita) enpresan egindako praktika aldia.
  • Laneko orientazioa eta lan poltsa. Bizkaiko enpresekin daukagun lankidetzari esker, Laneko Orientazio zerbitzua eta Lan Poltsa dauzkagu, errazago sar zaitezen lan munduan. Hain zuzen, gure ikasle gehienek graduatu ondorengo hilabeteetan lortzen dute lehen lanpostua.

Prestakuntzan haztea

Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskolak zure prestakuntzaren garapena osatzeko aukera eskaintzen dizu ondokoen bitartez::

  • Gure nazioarteko programa: Gure eskolak akordioak dauzka atzerriko unibertsitate ospetsu batzuekin, non zure ezagutza osa baitezakezu, beste ikaskuntza eredu bat ikasi, hizkuntza gaitasuna hobetu eta baita ere etorkizunerako baliotsua izango zaizun esperientzia pertsonala bizi.


    • FRANTZIA:
      • Groupe Sup de Co La Rochelle
      • École Supérieure de Gestion et de Commmerce "Sup de Co" de Grenoble
      • École Commerciale de la Chambre de Commerce et d'Industrie de París (ECCIP) 
      ALEMANIA:
      • Fachhochschule Regensburg
      • Fachhochschule Dortmund
      BRITAINIA HANDIA:
      • University of Plymouth
      • Staffordshire University
      • University of Northumbria (Newcastle).

       

    • ESIC. Bilboko Merkataritza Ganberak aliantza estrategikoa dauka ESIC BusIness&Marketlng School erakundearekin; Estatuko negozio eskola ezagunenetakoa da eta Marketineko erreferente nagusia gainera. Lankidetza horri esker, lehentasuna eta abantailazko baldintzak izango dituzu gure Instalakuntzetan edo ESIC eskolaren edozein egoitzatan eskaintzen diren master, gradu-ondoko edo bestelako espezializazio programetan sartzeko.

    ...eta Bilboko Merkataritza Ganberaren barruan gaude

    Harro gaude Bilboko Merkataritza Ganbera bezalako erakunde handi baten barruan egoteaz, zeina 1886tik baitago Bizkaiko enpresen eta gizartearen zerbitzura. Ganbera funtsezkoa da Bizkaiko ekonomiaren sustapenerako, enpresei etengabeko babesa ematen baitie Industria eta Merkataritzaren garapen integrala lortzeko.