Titulazioa

Ikasketa Plana osatzen duten ikasleek "Enpresen Kudeaketa eta Marketin Gradua" titulua jasoko dute.

Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako zentroa izaki, Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskolak Europako Goi Mailako Hezkuntza Espaziora ("Bolognako Erreforma" moduan ezagutzen dena) egokitutako titulu ofiziala irakats dezake.

Enpresen Kudeaketa eta Marketin Gradu honi esker, ikaslea Gradu-ondoko (Master) zein Doktoretzako programa ofizialetara sar daiteke, indarrean dagoen araudiaren arabera.