Espezialitateak

Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskolak bi espezializazio ildo eskaintzen ditu, gure inguruko enpresetan profil profesional horien eskaerari erantzuteko, eta hain zuzen horixe da gure Ikastetxearen izateko arrazoi nagusietako bat.

Gure bokazioak eta gure ibilbideak Marketineko erreferente izatera eraman gaituzte eta hori Ikasketa Planean islatzen da, non irakasgai horrek (zentzu zabalean) funtsezko protagonismoa baitauka. Enborreko programan garrantzi handia ematen zaie Marketin Estrategikora eta Kudeaketa Komertzialera orientatutako gaitasunei, baina gainera, hirugarren mailatik aurrera hauta daitezkeen bi espezializazio alternatibei esker alderdirik operatiboenetan sakontzeko aukera ere eskaintzen da, enpresen eskaerarekin bat eginez:

  • Marketina eta Enpresako Komunikazioa

    Bezeroaren gogobetetzea, bere beharrizanei aurre hartzea, berrikuntza... Alderdi horiei esker Marketina enpresaren motor bilakatu da, etengabe eboluzionatzen duten hainbat diziplina barne hartuz: marketin operatiboa, harreman publikoak, bezeroarekin komunikatzeko modu berriak, kudeaketa komertziala, merkatuen ikerketa, publizitatea eta komunikazioa, etab.

  • Nazioartekotzea eta Logistika

    Nazioarteko testuinguruak hazteko aukerak eskaintzen ditu, baina horretarako, profesionalek prest egon behar dute beste merkatu batzuk esploratzeko eta han lan egiteko; gainera, nazioarteko alderdiak lantzeko tresnak menperatu behar dituzte, esaterako, negoziazioa, garraio multimodala, nazioarteko erakundeei buruzko ezagutza, finantzaketa, kobratzeko eta ordaintzeko bitartekoak, etab.