Irakaskuntza estiloa
IRAKASKUNTZA ESTILO INTEGRALAREKIN

Prestakuntza planteamenduagatik

Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskolak prestakuntza planteamendu integrala garatzen du, lan merkatura behar adina bermerekin sartzeko gaitasuna eta kualifikazioa izango duten zuzendaritza taldeak, zuzendariak eta profesionalak sortzeko.

Daukaten prestakuntzagatik edo integritate pertsonal eta profesionalagatik bereziki aukeratutako irakasle talde baten laguntzari esker, ikasleek kalitatezko irakaskuntza jasotzen dute, ikasketa programa eguneratuan oinarritua eta enpresen benetako beharrizanei egokitua.

Beren hezkuntza osatzeko, ondokoak eskura ditzakete:

Tutoretzen bitartez, ikasleek etengabeko orientazio eta laguntza sistema daukate. Balore etikoei buruzko informazioa eta hezkuntza ematen duen irakaskuntza.
Prestakuntza mintegiak.
Desmasifikatutako ikasgelak.

Diziplina osagarriengatik

Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskolak Ikasketa Planaren barruan sartzen ditu enpresaren barruko zuzendaritza lan profesionala errazten duten diziplinak. Hasieran, materia osagarri bezala sartu dira Hizkuntzak eta Informatika.

Ikasketak amaitzean, ikasleek ingeles maila altua izango dute eta gai izango dira bigarren hizkuntza batekin jarduteko enpresa munduan: frantsesa edo alemana.

Informatikan, berriz, arreta berezia eskaintzen zaio enpresetan ezarritako kudeaketa aplikazio guztiei buruzko ezagutzari eta komunikazio teknologiei ere bai, datuak lortu eta transmititzeko edota urruneko informazioa eskuratzeko, batez ere Internet bidez.

Garapen pertsonalerako eta profesionalerako

Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskolak, ezagutza tekniko zabalaz gain, prestakuntza integrala eskaintzen du, zeinak ezaugarri pertsonalak garatzen baititu eta lan munduan sartzen laguntzen baitio profesionalari.

  • Erantzukizuna
  • Lankidetza
  • Diziplina
  • aldeko lana
  • Lidergoa
  • Komunikatzeko gaitasuna
Irakaskuntza eredu desmasifikatuaren bitartez, irakasleek eta ikasleak koordinatzeko arduradunek ikasleen jarraipenean parte har dezakete eta horrela, Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskolak ikasleen garapen pertsonala eta profesionala sustatzen du.